Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

ARANZAZU CALLEJA Masterclass

2024 Martxoa 15 // 4:00 PM > 8:00 PM

DOAN (H)EMEN BAZKIDEENTZAT

Zinemarako musika
Zinemagileei zuzendua, bereziki musikariei, zuzendariei, ekoizleei eta muntatzaileei.

Musikariaren eta Zuzendariaren arteko lankidetza lantzeko moduak elkarrekin pentsatzea.
Nola espero duzu musikak zure proiektuari laguntzea?
Zeintzuk dira zure zalantzak konpositore batekin lan egiteko orduan?
Zer espero duzu berarengandik?

Topaketa honetan, sormen-prozesuak partekatuko ditugu, proiektuak berrikusiko ditugu eta soinu-banda bat sortzeko hurbilketa ezberdinei buruz egingo dugu hausnarketa.
Helburua ikus-entzunezko proiektu bati musika jartzeak dakarren zeregina hurbilagotik ezagutzea eta sortzaileen arteko komunikazioa erraztu dezaketen tresnak planteatzea da.

 ♫

ARANZAZU CALLEJA


Argazkia: Marina Palacio

Aranzazu Calleja Arte Ederretan lizentziaduna eta biolin irakaslea da.

Zinemarako musika idazten hasi zen Borja Cobeagarekin batera. Bere lehen kolaborazioa Goya sarietarako izendatua egon zen (“La primera vez”, 2001) eta bigarrena Akademiaren Oscar sarirako (“Éramos pocos”, 2005).

Bere filmografian, izenburu hauek, besteak beste: Alberto Vázquez eta Pedro Riveroren “Psiconautas. Los niños olvidados” (Goya 2017 animaziozko film onenaren saria), Galder Gaztelu-Urrutiaren “El hoyo” edo Pablo Agüeroren “Akelarre”, zeinen bidez Maite Arroitajauregirekin batera jatorrizko musika onenaren Goya eta 2020ko Platino saria jaso zuen.

Bere azken lanak Alauda Ruiz de Azuaren “Cinco Lobitos”, Paul Urkijoren “Irati” (Maite Arroitajauregirekin batera) eta Borja Cobeagaren “No me gusta conducir” dira.

Galder Gaztelu-Urrutiak zuzendutako “Rich Flu” nazioarteko koprodukzioaren soinu-banda amaitu berri du eta gaur egun “Marco”, Moriartitarren film luze berriaren musikan dihardu.

Bere webgunea: https://www.aranzazucalleja.com/eu/

DOAN (H)emen elkarteko bazkideentzat
Izena ematen baduzue, asistentzia konpromezua eskatzen dizuegu.

BAZKIDETU

IZEN-EMATEAK

Xehetasunak

  • Data: 2024 Martxoa 15
  • Ordua:
    4:00 PM > 8:00 PM
  • Prezioa: DOAN (H)EMEN BAZKIDEENTZAT

Egoitza

Antolatzaileak