02/07/2024
Deialdia (H)emen Pitching Corner 2024

Ikus-entzunezko proiektu bat daukazu garapen fasean?
Urtero bezala (H)EMENek Euskal Herriko edozein lurraldeko emakumezkoek gidatutako euskal ekoizpena duten proiektuen pitching bat antolatuko du Zinemaldiaren esparruan.
Jasotakoen artean, (H)emen-ek izendatutako Komisio batek lau proiektu finalistak hautatuko ditu, eta hauek estatuko eta nazioarteko ekoizleen aurrean pitcheatuko dute. Hautatutako lau proiektuetatik gutxienez bi euskaraz izango dira.
Zein proiektuk hartu dezakete parte?
- Garapen fasean dauden euskal ekoizpeneko proiektuak (ekoizpenaren gehiengoa euskalduna izan behar da).
- Euskal Herriko edozein lurralde historikoko emakumezkoek Idatziak/Zuzenduak/Ekoitziak. Gutxienez bi emakumezkoak izan behar dira (Gidoigile/Zuzendari/Ekoizlea).
- Formatu eta genero guztiak onartuko dira: film luzeak, film laburrak, TB serieak, webserieak, fikzioa, dokumentala, animazioa…
- Proiektuak euskaraz eta gaztelaniaz aurkeztu daitezke.
- Finantzaketaren %20a zihurtatua izatea baloratuko da.
- Ezin dira aurkeztu (H)emen-ek egindako beste deialdiren batean parte hartu duten proiektuak.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Proiektuaren dosierra, finantzaketa-plana barne (euskaraz, gaztelaniaz edo ingeleraz).
Epeak
Proiektuak aurkezteko azken eguna: 2024ko uztailaren 18a.
Hautatutako lau proiektuak uztailaren 29an jakinaraziko dira.
Proiektuen Aurkezpena
Bete mesedez formularioa
MUSIC LIBRARYk proiektu irabazlea erabaki eta SARIA emango du.
1500 euroko balioa duen AudioNetwork eta AltMusic ekoiztetxeen musika-katalogoak eskuratzeko aukera ematen duen ekoizpenerako tarifa laua. Baita sinkronizatzeko musikaren erabilera ere, ekoizpenaren azken bertsioaren 2 sustapen-edukietan gehienez (teaser + trailerra). Edukiak lizentziatu ondoren, musikak plataforma anitzeko emisiorako, mundu osoan eta edukien bizitza osorako estaldura izango luke. Balio erantsitako zerbitzuak ere sartzen dira, 360º Acorde musika kudeaketa dibisioaren bidez: deskontuak eta abantailak ad-hoc konposizioan, ekoizpena eta konbergentziak musika konposatuan. Musika komertzialen eskubideak negoziatzeko karguetan deskontuak. Estudioen eta SFXen hornitzea.
Data, tokia, ordua
(H)emen Pitching Corner
2024, irailak 23 – 19:00h.
Tabakalera – Sala Z (Donostia)
