- ekitaldia hau amaitu da.
DA VINCI RESOLVE ikastaroa
2023 Maiatza 17 // 4:30 PM > 2023 Maiatza 19 // 7:30 PM
DOAN BAZKIDEENTZAT
DA VINCI RESOLVE 18 Ikastaroa
Irakaslea: NAGORE ECEIZA
MAIATZAK 17-19
16:30 – 19:30
2deo (Tabakalera)
Nagore Eceizak DA VINCI RESOLVE 18 hastapen ikastaroa emango du.
Kolorearen pospodrukziorako ezinbesteko programa.
Maiatzaren 17, 18 eta 19an Tabakalerako 2deon.
Ikastaroa 9 ordukoa izango da (3 orduko 3 egun).
Doan (H)EMEN-eko bazkideentzat.
Izena ematen bada, asistentzia konpromezua eskatzen da.
Izena emateko bete FORMULARIO HAU.
Bazkide egiteko, egin klik HEMEN.
NORI DAGO ZUZENDUA?
Editatzeko oinarrizko ezagutza duten eta/edo beste aplikazio batzuk (premire,
final cut, avid…) erabiltzen dituzten pertsonei zuzendua.
Ez da beharrezkoa beste programa batzuetako kolore-prozesuak ezagutzea.
EDUKIA
Edizio moduloa:
– Fitxategiak hainbat aplikaziotatik inportatzea: materialaren antolamendua.
– Muntaia: bideoa editatzeko oinarrizko tresnak nola erabili.
Etalonaje moduloa:
– Etalonajea: nodo-egiturarekin lana.
– Esportazioa: formatu ezberdinen azterketa.
IKASTAROA EGITEKO BEHAR TEKNIKOAK
Honako hauek betetzen dituen portatila izatea:
– DaVinci Resolve 18 softwarea instalatuta edukitzea (doako bertsioa edo Estudio,
berdin dio). Doako bertsioa helbide honetan deskargatu
dezakezue: https://www.blackmagicdesign.com/es/products/davinciresolve
– 8Gb RAM memoria edo goragokoa duen pc edo mac portatila.
– 15 pulgada edo gehiagoko pantaila (13 pulgadetako portatiletan DaVinciko
leihoak ez dira behar bezala bistaratzen eta kanpoko pantaila bat behar da).
– Kanpoko disko gogor ateragarri bat, EXFATen formateatua (mac eta pc
fitxategiak irakurtzen dituena eta tamaina-mugarik gabe), edo diska gogorrean
20 GB-ko espazioa izatea ikastaroan erabiliko dugun materiala kopiatu ahal
izateko.
– Audioa duen ariketa bat egiteko belarrikoak ekartzea gomendatzen da.

NAGORE ECEIZA
Donostian jaioa. Marketing, Publizitate eta HHPPetan lizentziaduna, eta egile-
dokumentaleko masterra Bartzelonako Zinema Behatokian.
Urte askotan zuzendari/editore/DOP eta freelance kolorista izan ondoren, EL
SANTO Films sortu zuen. Zigilu honen pean lan egiten du Mediapro, Globomedia
eta Elamedia bezalako bezeroentzat, fikziozko film laburren, film dokumentalen,
programen eta telesailen muntatzaile eta koloregile gisa.
Nagore Eceizak kolore-ikastaroak egin ditu hainbat eskolatan; 709 Media Room
(Madril), Fictizia (Madril) eta School Training (Malaga), Black Magic ziurtagiria
duten Warren Eagles, Filippo Cinotti eta Flavio García bezalako koloregile
esanguratsuen eskutik.
Gaur egun paraleloan lantzen ari da “Olatu baten istorioa” film laburra eta “If you
wish to make an apple pie” film luzea, biak ekoizpen fasean, zuzendari eta
gidoilari gisa.