- ekitaldia hau amaitu da.
Aukera deialdia 2025
2025 Maiatza 1 > 2025 Maiatza 6

Zer da AUKERA?
Film laburrak garatzeko mentoretza programa da.
Nori zuzendua?
- Zinemagintza edo ikus-entzunezko ikasketak egin dituzten edo egiten ari diren 18 urtetik gorako euskal emakumeei zuzendua.
- Gutxienez bi eta gehinez hiru emakumezkoen taldeetan aurkezteko.
- Parte hartzaileek gehienez estreinatutako bi film labur izan ahal dituzte.
- Film labur bat egiteko proiektua izan behar dute gidoiaren idazketa fasean.
- Euskarazko zein gaztelaniazko proiektuak.
Zer eskeintzen da?
Programan zehar parte hartzaileek euren proiektuak garatuko dituzte emakume profesional erreferenteen mentoretzarekin:
- Gidoigintza, Zuzendaritza eta Ekoizpen mentoretza trinkoak.
- Zinema ikuspegi feministatik lantegia; Dossierren garapena ikastaroa; eta Pitchingerako prestaketa ikastaroa.
Programa amaitzean dossier garatu bat aurkeztu eta ZINEBI jaialdiaren Industria sailean proiektuen pitchinga egingo dute.
Sariak:
- 3 x 3.000€
- Zineuskadi nazioartekotxe saria
- El Santo&KO saria. 4.000€ balioko postprodukzio zerbitzuak.
Zenbat proiektuk hartzen dute parte?
Sei proiektu hautatzen dira programan garatzeko.
Proiektuak aurkezteko epea
2025eko martxoak 3 – apirilak 4 (12:00 PM)
OINARRIAK IRAKURRI ETA DESKARGATU

