- ekitaldia hau amaitu da.
JABETZA INTELEKTUALA: ARTE ESZENIKOETARAKO ETA IKUS-ENTZUNEZKOETARAKO MUSIKA
2022 Urria 6 // 5:00 PM > 8:00 PM
DOAN
“JABETZA INTELEKTUALA: ARTE ESZENIKOETARAKO ETA IKUS-ENTZUNEZKOETARAKO MUSIKA” IKASTAROA
Ainara LeGardon-ekin
Nori zuzendua: lege-esparrua eta Jabetza intelektualeko eskubideak kudeatzeko aukerak ezagutu nahi dituzten musikari, arte eszenikoen eta ikus-entzunezkoen profesionalei zuzendua.
Urriak 6, osteguna
17:00etatik 20:00etara
Teila Fabrika (Iruresoro plaza 2/4 20012 Donostia)
Sinopsia: musikan, arte eszenikoetan eta/edo ikus-entzunezkoetan aritzen zara eta batzuetan zure sorkuntzak edo ekoizpenak kudeatzeko tresnak falta zaizkizula sentitzen duzu? Soinu-banda bat enkargatu dizute eta zalantzak dituzu zure egile-eskubideen kudeaketari dagokionez? Zure sorkuntzetan sartu nahi dituzun beste obra batzuk erabiltzeagatik baimenak eskatzeko prozeduraren inguruan baduzu hutsunerik?
Ikastaro honetan gai hauek eta beste batzuk landuko dira, sormen-prozesuetan maiz sortzen diren premiei erantzunez, bai ikuspegi teoriko zein praktiko batetik. Ikastaroan eduki guztia duen PDF bat emango zaie parte hartzaileei.
Ainara LeGardon

Argazkia: Rafa Rodrigo
Ainara LeGardon (Bilbo, 1976) 1991tik lanean ari den musika eta artista da. Bere jarduera artistikoarekin batera, ikerlari eta dibulgatzaile gisa lan handia egin du Kultura Kudeaketaren eta Jabetza Intelektualaren arloan. “Beste eredu bat posible da” (2014) azterlanean musikaren eremuan Jabetza Intelektualaren eskubideak kudeatzeko eredua aztertzen du, paradigma-aldaketaren beharra eta bideragarritasuna baloratuz. “Jabetza intelektualaren arloko Europar Batasunaren lege-esparruaren berrikuspena: gatazkak, modernizazio-proposamenak eta eskubideen kudeaketaren etorkizuneko inplikazioak” izeneko artikulua 2015ean aukeratu zuen Rodrigo Uria Meruéndano Arte Zuzenbideko Sari ospetsuaren Epaimahaiak, eta Civitas-Thomson Reuters Aranzadi argitaletxeak argitaratu zuen Artearen Zuzenbidea liburuan. 2016ko Urtekari Iberoamerikarra. David García Aristeguirekin batera, “SGAE: El monopolio en decadencia saiakera kritikoa” (Consonni, 2017) idatzi zuen.
2018ko abendutik aurrera, Kulturaren Euskal Kontseiluko kide da, eta Genero Estrategien eta Politiken taldean dihardu. Eusko Jaurlaritzaren aginduz, 2019an, EAEko musika-sorkuntzaren eremuko emakumeen eta gizonen egoerari buruzko txostena egin zuen.
2020an LeGardon.net sortu zuen, sormen-proiektuetarako aholkularitza-plataforma integrala, artistentzako eta kultura-eragileentzako prestakuntza- eta gaikuntza-puntu gisa balio duena, eta bertatik «Autoretza, jabetza intelektuala dummientzat» podcast-a ekoizten da.
Bere jarduera www.ainaralegardon.com webgunean kontsulta daiteke.
IZENA-EMATEA doan tokiak bete arte (15 pertsonetara mugatua)
(H)emen-eko bazkideek lehentasuna izango dute.