20/05/2025
Formakuntza online – Gidoia
JADA BADUT GIDOI BAT, ETA ORAIN ZER?
Bazkideentzako formakuntza ESKLUSIBOA eta DOAKOA.
GIDOIk eta (H) EMENek, dagoeneko proiektu bat garatuta duten gidoigileei zuzendutako formakuntza berri bat jarri dugu abian, gidoia idatzi ondorengo urratsen inguruan.
Ikastaroa hasiberri zein profesionalentzat pentsatuta dago, eta ikus-entzunezko sektorean proiektu bat mugitzeko gakoak azalduko dira.
Formakuntza gazteleraz emango da.
DATAK ETA EDUKIA
Ekainak 12 | 17:00 – 19:30
Dossierra izeneko gauza hori – Nazaret García Crespo
Nola egituratu dosier bat, proiektuaren etaparen eta funts eta merkatu desberdinen eskakizunen arabera.
Ekainak 14 | 10:30 – 13:00
Eta orain, nire lana non mugitzen dut? – Nazaret García Crespo
Ikus-entzunezko proiektuak finantzatzeko eta garatzeko bide nagusiak: laborategiak, funtsak, merkatuak…
Ekainak 19 | 17:00 – 20:00
Ekoizleekin kontaktua – Beatriz Bodegas
Ekoiztetxeekin harreman profesionalak ezartzeko gakoak: nola, noiz eta zer aurkeztu.
Ekainak 21 | 10:00 – 13:00
Nola egin pitch bat – Guillermo García-Ramos
Zine- edo telebista-proiektu bat ekoiztetxe, batzorde eta foroetan eraginkortasunez aurkezteko teknika.
Ekainak 1eko 23:59ak baino lehen.
Saio guztietan eman dezakezu izena, edo gehien interesatzen zaizkizunetan bakarrik.
IRAKASLEAK

Nazaret García Crespo
Nazaret García Crespo
Nazaretek 20 urte baino gehiagoko esperientzia du ikus-entzunezkoen sektorean, proiektuen garapenean espezializatua: dossierren aholkularitza, dirulaguntzetarako memoriak, nazioartekotze-txostenak. Nazioarteko proiekzioa duten dokumentaletan produktore exekutibo gisa lan egin du eta MEDIA, Ibermedia edo ICAA bezalako Europako laguntzak lortzen parte hartu du.
Halaber, Zinema Akademiaren Egoitzetan, CIMA Impulsan, DAMA Lab-en eta TorinoFilmLab-en aholkulari da.
Gainera, unibertsitate eta zentro espezializatuetan formakuntza ematen du, bere esperientzia profesionala irakaskuntzarekin konbinatuz.

Beatriz Bodegas
Sogecabletik igaro ondoren, negozio zuzendari eta zinema arloko zuzendari juridiko gisa, non Mar Adentro edo Los Otros filmetan parte hartuz, eta Warner Brosetik igaro odoren, non konpainia El Orfanato eta El Laberinto del fauno filmetan sartu zuen espainiar zinemaren arduradun gisa, Beatriz Bodegasek bere ekoiztetxea sortu zuen 2010ean, LA CANICA FILMS, kalitatezko zinemaren eta talentu berrien aldeko apustu irmoarekin.
Hainbat film ekoitzi ditu, besteak beste, Buscando a Coque (Bellón eta F. Calvillo), Komedia Iberoamerikar Onenaren Platino Saria jaso berri duena, Érase una vez en Euskadi (Manu Gómez), La Vida Inesperada (Jorge Torregrossa) eta Tarde para la Ira (Raúl Arévalo). Azken titulu honekin hainbat errekonozimendu lortu zituen, horien artean 4 Goya Sari (Film Onenarena barne), Feroz Saria, Zilarrezko Fotograma eta José María Forque.
Gaur egun, Rubén Pérez-Barrenaren Caminando con el Diablo opera primaren postprodukzioan, eta Bea De Silvaren opera primaren per-produkzioan dago, Cattñeya eta Atresmediarekin batera. Aldi berean, Ekoizpen Exekutiboko eskolak ematen ditu Madrilgo Carlos III .aren Zinema Masterrean.

Guillermo García-Ramos
Gidoigilea, aholkularia eta irakaslea, ikus-entzunezkoen sektorean 15 urtetik gorako esperientzia du.
Gidoietako analista, garapen-aholkularia eta story editorea izan da Cine Qua Non Lab (Mexiko), Bridging the Dragon (Alemania), DAMA Ayuda, ECAM, ICAA edo Madrilgo Erkidegoa bezalako ekoiztetxe, laborategi eta erakundeentzat, eta DAMAko LABeko arduradunetako bat da, film luzeen eta serieen garapenaren aholkulari gisa.
Europako Batzordeko Irakaskuntza eta Ikus-entzunezko Agentziako Adituen Zerrendako kidea da, eta tutore eta prestatzaile gisa parte hartu du ConectaFicción, EFF Mallorca, Queer Cine Lab edo MUCES Segovia bezalako laborategi, egoitza eta jaialdietan.
Gaur egun pitching eta storytelling eskolak ematen ditu ECAM, THE CORE edo Zinemaren Institutuan, eta Ocho y Medio-k argitaratutako “Cómo hacer un pitch para cine y TV” liburuaren egilea da.

