27/03/2025
Nazioarteko Antzerkiaren eguna
NAZIOARTEKO ANTZERKIAREN EGUNA OSPATZEN DUGU!
Gaur, martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, arte eszenikoek gizartea eraldatzeko duten boterea aldarrikatzeko eguna. Antzerkia topaketarako, emoziorako eta hausnarketarako espazioa da, eta kultura eta komunitatea elikatzeko funtsezko zutabea izaten jarraitzen du.
(H)emen elkartean, arte eszenikoetan diharduten emakume guztiak omentzen ditugu: sortzaileak, antzezleak, dramaturgoak, teknikariak eta antzerkiaren mundua posible egiten duzuen guztiok. Zuen lana ezinbestekoa da, eta zuen ahotsak eszenatokietatik entzun daitezen jarraituko dugu bultzatzen.
Aurten, Theodoros Terzopoulos antzerki-zuzendari eta idazle greziarrak sinatzen duen mezu ofizialak kulturan antzerkiak duen funtsezko eginkizuna azpimarratzen du. Guk ere bat egiten dugu aldarrikapen horrekin, eta gure eszenak bizirik mantentzeko egiten duzuen lan guztia eskertu nahi dugu.
Zuen eszenatokiak argiz eta indarrez beteta jarraitzea opa dizuegu!
#AntzerkiarenEguna #HemenAntzerkia