- ekitaldia hau amaitu da.
AUKERA Pitching 2025
2025 Azaroa 26 // 4:00 PM > 6:00 PM

AUKERA programan parte hartu duten 6 proiektuen pitchinga
Azaroaren 26an AUKERA programako aurtengo edizioan parte hartu duten 6 film laburren proiektuak aurkeztuko dira ZINEBI Networking atalean. Sei proiektuek ekoiztetxearen bila dabiltza eta zuen bertaratzea eta interesa piztea espero dugu.
Emakume sortzaile berriek behar zaituztete!
Edozein zalantza edo galdera baduzue, jarri gurekin harremanetan aukera@hemen.eus helbidean.
PROIEKTUAK
[aux_row columns=”3″]
[aux_col]
AZKEN UDA
FIKZIOA
Drama, coming-of-age
EUS
20′
Sinopsia
Udako azken egunekin batera, Anek jaioterria utzi eta Londresen bere unibertsitate-bizitza hasteko prestatu behar da, etapa berri honek dakartzan aldaketei, minari eta uko egiteei lehen aldiz aurre eginez.
[/aux_col]
[aux_col]
EGUN IZOZTUAK
FIKZIOA
Drama
CAST
15′
Sinopsia
Alpeetan gaua erortzen da. Urrutian, ama eta alaba, iristeke dagoen dei baten zain denboraren ertzean eusten dira.
[/aux_col]
[aux_col]
HAZIAK
FIKZIOA
Drama
EUSK, TXIN, CAST
15′
Sinopsia
Amets, Txinan adoptatutatu zuten 11 hilabete zituenean baina bere bizitza osoa Euskal Herrian bizi izan da. Bere familia etxez aldatzean, auzokide berriak familia txinatar bat dela ikusten du. Aurkikuntza honek jatorriari buruz gehiago jakiteko kuriositatea pizten dio. Hortaz, bere adopzioari buruzko dokumentazioaren bilatzen ditu, baina paper horiek irakurtzeak ez dio ezer argitzen, ez baita nahikoa. Bilatzen ari den hori, familia txinatarraren bidez aurkitzen saiatuko da.
[/aux_col]
[/aux_row]
[aux_row columns=”3″]
[aux_col]
LEECH
FIKZIOA
Drama
EUSK
18′
Sinopsia
Kanpotik ederra, barrutik ustela. Hala sentitzen da Sofía. 39 urteko emakumea da, aktore eta modelo arrakastatsua, baina 13 urterik anorexiarekin eta bulimiarekin bizi dena. Iragarki baten grabazioaren, sexu eta drogez beteriko gau basati baten, eta psikologoarekin izandako gezurrez beteriko topaketa baten bidez, protagonista honen mundu kaotikoan murgilduko gara. Eta horrela, bere borrokarik intimoena ezagutuko dugu: bere buruari bizirik eustea.
[/aux_col]
[aux_col]
MAIATZAK 11
FIKZIOA
Coming-of-age, Dramedia
EUSK
20′
Sinopsia
Maiatzak 11, Herri Urrats, ikastolen besta. Antzezlari ametsak ukan arren, Iraia, nerabe bihurri baina bakarti bat, ez du haurrentzat ikuskizunik eman nahi. Beste nerabeak bezala bizi nahiko luke besta. Nora berrikusten duenean, egun osoan bere bila dabil, haurtzaroko lotura berreskuratu nahian. Bilaketa hori obsezio bihurtzen da, haustura arte, Iraiak ez duelako bakarrik ikusia izan nahi. Egun horretan, lilura, lotsa eta trebetasun ezaren artean, Iraiaren bidai iniziatikoa segituko dugu.
[/aux_col]
[aux_col]
TURMALINA NEGRA
FIKZIOA
Drama ikutu fantastikoarekin
CAST
15′
Sinopsia
Angela eta Eiderrek bederatzi urte dituzte eta lagunik onenak dira. Sekretu asko partekatzen dituzte, eta magia existitzen dela sinesten dute ziurtasunez. Ustekabeko aitortza batek haien adiskidetasuna kolokan jarriko du, eta biek erabaki beharko dute norekin fidatu.
[/aux_col]
[/aux_row]
SARIAK
- HEMEN Saria (3.000€)
3.000 euroak ekoizpenera bideratuta dira eta ekoiztexeak kobratuko ditu
- SORTZAILEAK Saria (3.000€)
3.000 euroak ekoizpenera bideratuta dira eta ekoiztexeak kobratuko ditu
- BIZKAIKO FORU ALDUNDIA Saria Euskarazko proiektu onenari (3.000€)
3.000 euroak ekoizpenera bideratuta dira eta ekoiztexeak kobratuko ditu - ZINEUSKADI NAZIOARTEKOTZE Saria
Zineuskadik nazioartekotze-aholkularitza bat eskainiko dio proiektuetako bati
- EL SANTO & KO A LA POSTPRODUCCIÓN Saria
El Santo ekoiztetxeak (Nagore Eceiza) eta Koldo Corellak eskeinitako postprodukzio zerbitzuak
EITB Akordioa
Sinatutako akordioaren arabera, EITBk AUKERAn egondako film laburren antena eskubideak erosteko konpromezua hartzen du.
AUKERA programan egondako ekoitzitako film laburrak
[aux_row columns=”4″]
[aux_col]
[/aux_col]
[aux_col]
[/aux_col]
[aux_col]
[/aux_col]
[aux_col]
[/aux_col]
[/aux_row][aux_row columns=”4″]
[aux_col]
[/aux_col]
[aux_col]
[/aux_col]
[aux_col]
[/aux_col]
[aux_col]
[/aux_col]
[/aux_row]